Lata hauek ez dira uste duzuna, oliba olioa dute barruan!

Lata hauek ez dira uste duzuna, oliba olioa dute barruan! Graza deitutako markak latetan merkaturatzen du oliba olioa, jasangarriagoa dela eta, baina nola izan liteke jasangarriagoa lata bat? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lata-hauek-ez-dira-uste-duzuna-oliba-olioa-dute-barruan/@@download/image/Captura de pantalla 2024-05-29 a las 13.42.58.png
2024/06/03
Graza deitutako markak latetan merkaturatzen du oliba olioa, jasangarriagoa dela eta, baina nola izan liteke jasangarriagoa lata bat?
Lata hauek ez dira uste duzuna, oliba olioa dute barruan!

Litekeena da denda batean lata hauek ikusiz gero artisau garagardo marka berri bat direla pentsatzea. Oker zabiltza. Lata hauen barruan oliba olioa dago!

TikTok-en errezeta bideoak ikusteko ohitura baldin baduzu, litekeena da Graza olio botilak ikusi izana, biral bilakatu baitira plataforma horretan. Euren kolore berdeko plastikozko botila zukugarriak markaren ikono bilakatu dira. Baina jasangarritasuna eskuratzeko bidean pauso bat haratago joan nahi izan dute eta botila hauek erabili ostean berriz ere betetzeko aukera eskaintzen dute. 


Honetaz gain, beste ontzi mota bat ere merkaturatu dute, nahikoa deigarria, ez baikaude olioa latetan ikustera ohituta. Aluminiozko latak dira, garagardo edo freskagarriekin erabiltzen direnak. Material hau aukeratzearen arrazoia sinplea da: %100 birziklagarria da, plastikozko botilak ez bezala.

Gainera aluminiozko latak arinagoak dira, merkeagoak eta beraz, garraioan erregai gutxiago erabiliko da. Opakoak dira gainera, olioa hobeto mantendu eta produktuak bere freskotasuna gal ez dezan. Portzierto, lataren diseinua bera ere ikusgarria da, ezta?