Laster sakelean eramango duguna

Laster izango ditugu esku artean ezaugarri berritzaileak dituzten sakelako telefonoak.
Teknologia enpresa handiak euren gailuen garapenerako ikerketan
diru asko inbertitzen ari dira. Gaur egun ezagutzen ditugun smartphone-ak kontuan hartuta, aldaketa handiena ekarriko duen enpresa Google izango da. Urteak daramatzate Ara izenarekin bataiatu duten proiektua (projectara.com) garatzen, eta 2015. urteko urtarrilerako emaitza merkaturatzea espero dute. Proiektu honen oinarria gailu modular bat da. Urteek aurrera egin ahala mahai gaineko ordenagailuetan zaharkituta geratzen diren RAM memoria, disko gogorra edota txartel grafikoa aldatzen ditugun bezala, Googleren telefono modularrak ere gaitasun hori izango du. Garatzen ari diren gailuaren oinarria Endo izeneko hezurdura izango da. Eta hezurdura horri bakoitzak bere beharrak asetzeko egokienak diren moduluak txertatuko dizkio: argazki kamera, bateria, prozesadorea, memoria eta abar. Gainera, fabrikatzaile bakoitzak modulu berriak eraikitzeko aukera izango du, eta ondorioz, sakelako telefonoa hainbat modutara egokitzeko aukera izango dugu.
Googleren smartphone modularra alde batera utzita, eta orain arte ezagutzen ditugun telefonoetara etorrita, dagoeneko merkaturatu diren berrikuntzen artean pantaila kurbatua da azpimarragarrienetakoa. Kasu honetan, Samsung eta LG etxeak dira aurrea hartu dutenak. Lehenengoak Galaxy Round smartphone modeloa garatu du, eta bigarrenak, LG Flex izenekoa. Bi horien artean, aipagarriena LGren modeloa da, bere pantailaren kurba nabarmenagatik. Disenatzaileek diotenez, aurpegiaren formara behar bezala moldatzeko prestatuta dago, eta telebista kurbatuekin gertatzen den bezala, bideoak ikusteko orduan lortzen den esperientzia sakanoagoa da. Eta pantailarena ez da LGren modeloak eskaintzen duen berrikuntza bakarra. Gailuaren atzekaldean erabiliko den materialak badu berezitasun bat: erabileraren ondorioz sortzen diren arrasto eta markak bere kabuz desagerrarazten ditu. Material horrek bere funtzioa ganoraz betetzen badu, baliteke jendeak sakelakoentzako zorroak erabiltzeari uztea.
Hori guztia oso interesgarria izan arren, ziurrenik, sakelako telefonoentzat garatu diren berrikuntzetan potentzialik handiena duena ez dago telefonoetan, beste gailu batzuetan baizik. Horren adibide dira Googlek garatutako Google Glass betaurrekoak. Ildo beretik, wearable kontzeptuari lotuta ikusiko ditugu aldaketarik handienak, hau da, jantzita edo gorputzean daramatzagun gailuei lotuta: ordulari, kamiseta edota oinetakoei, adibidez. Gailu horiek gorputza monitorizatuko digute, eta smartphone-arekin konektatuta egongo dira. Teknologia horrek eskainiko dituen aukerak izugarriak izango dira.

Wayback Machine
Zure web orrialde kuttunek duela hainbat urte zuten itxura ezagutu edo gogoratu nahi?

Know Your Meme
Sarean elkarbanatzen diren meme, irudi eta bideo biralak biltzen dituen web orrialdea.

Harritu gaitu

Wayback Machine
Zure web orrialde kuttunek duela hainbat urte zuten itxura ezagutu edo gogoratu nahi?
Katxondoena