Laster 16 urtetik beherakoentzat WhatsApp-ik ez

Laster 16 urtetik beherakoentzat WhatsApp-ik ez Android sistemaren beta berri batek ezagutarazi duenez Facebook-ek ez die adin txikikoei aplikazioa erabiltzen utziko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laster-16-urtetik-beherakoentzat-whatsapp-ik-ez/@@download/image/_103974808_wapp1jpg.jpg
2019/08/21
albiste-laburra
Android sistemaren beta berri batek ezagutarazi duenez Facebook-ek ez die adin txikikoei aplikazioa erabiltzen utziko.
Laster 16 urtetik beherakoentzat WhatsApp-ik ez

2018an jakin zen lehen aldiz: Etorkizunean 16 urtetik beherakoek zingo dute WhatsApp-a erabili Europan. Beste herrialdeetan debekua 13 urtetik beherakoei aplikatuko zaie. Bada azkenik, dirudienez Facebook-ek abian jarriko du debekua, Android-en behintzat, hurrengo eguneraketarekin batera.

WhatsApp-eko arduradunak adin baldintzak betetzen ez dituzten kontuak isten hasiko dira, nahiz eta ez den argitu nola egingo duten hori. Dirudienez hirugarrengoen zuzeneko salaketen bidez egingo du. Hau da, adin txikikoren batek zerbitzua erabiltzen duela jakiten bada email helbide zehatz batera idatziz salatu ahalko da WhatsApp-ek informazioa aztertu eta behar balitz kontua itxi dezan. Ezinezko misioa?