“LAST NIGHT DREAM”

“LAST NIGHT DREAM” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/last-night-dream/@@download/image/89p62ulecia.jpg
2008/10/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
JON ULECIA & CANTINA BIZARRO
89.zenbakia
Iruindarraren lehen disko honek hamar kantu ilun biltzen ditu. Ñabardurez jositako gitarra riffak eta ahots iradokitzailea dira ezaugarri nagusienak. Nafarrak musika estilo askotatik edaten du; tartean, bluesa eta jazza. Eraginak eragin, grabazioan "kantuak" nabarmentzen dira. Country goibelaren espiritua, blues arima, eta rock and roll grina ageri dira grabazioan. Alegia, kantu ilunpetsu eta hezeekin osaturiko lan borobila, bere garaian beste iruindar batzuek (Los Bichoseko koadrilak) egiten zuen bezala.