Laseda: Zetazko hirukotea

Laseda: Zetazko hirukotea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laseda-zetazko-hirukotea/@@download/image/46p11-1.jpg
2004/11/05
erreportajea
Asier Mendizabal
Laseda: Zetazko hirukotea
Bilbotarrak dira, eta bigarren diskoa aurkeztu berri dute: "Bilbao despierta". Pop-rock doinuez Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herri osoa iratzarri nahi dute. 

Laseda hirukote bilbotarraren bigarren lana dendetara iritsi da. Hiru kidek osatzen dute taldea: Txarlyk (abeslaria), Victor Delgadok (gitarra jotzailea) eta Juanik (baxu jotzaile eta programazioen arduraduna).

Carlos Creator gitarra jotzaileak taldea utzi zuen, eta haren ordez, Victor sartu zuten. Baina lagunak izaten darraite, eta Carlosen estudioan grabatu dute, hain zuzen ere, diskoaren zati bat. Beste zatia Bad F-Line-ko Iñaki Bengoarekin eta Jimmyrekin grabatu dute. Beraz, soinu aldetik, aldea nabari da kanten artean.

Guztira, 12 kanta bildu dituzte, eta lehen aldiz, euskaraz aritzen dira abesti batean. Leire Azpiazu kantariak dihardu abesti horretan. "Gure estiloan, ingelesez edo gaztelaniaz abestea ohikoa da. Baina, zergatik ez egin euskaraz? Euskal Herrian ez dago gu bezalako talde askorik. Garai batean Dut zegoen, eta orain, Bad F-Line. Gure estiloa ez dago oso zabalduta, baina harrera ona du Euskal Herrian", dio Victorrek.

Teknologiari uko egin gabe

Bilbotarrek programadoreak erabiltzen dituzte musika egiteko. Dena dela, rock & roll-a egiten dutela nabarmendu dute. Hala ere, taldearen jarrera bera dute bereizgarri nagusi. "Garrantzi handia ematen diegu musikari eta hitzei, baina baita taldearen irudiari ere. Askotan latex-ezko jantzi beltzak jantzita jotzen dugu", diosku Victorrek.

Rock-a eta ikuskizuna dira, beraz, Bilboko talde honen ardatzak. Ez duzu sinesten? Ez galdu taldearen hurrengo emanaldia, eta ikusiko duzu!