Las Tea Party eta El Drogas Flamenkan

Las Tea Party eta El Drogas Flamenkan Donostiako piratek Flamenka guneko eskaintza musikala iragarri dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/las-tea-party-eta-el-drogas-flamenkan/@@download/image/El_Drogas.jpeg
2017/08/04
albiste-laburra
Donostiako piratek Flamenka guneko eskaintza musikala iragarri dute
Las Tea Party eta El Drogas Flamenkan

Abuztuaren 12tik 19ra bitarte ospatuko dute donostiarrek Aste Nagusia, eta hiriko jai herrikoien aldeko mugimendua bere festa-egitaraua prestatzen ari da urtero bezala.

Flamenka guneko kontzertuei dagokionez, gustu guztiak asetzeko moduko kartela osatu dute, tartean, El Drogas, Las Tea Party, Esne Beltza eta Huntza bezalakoak dira.

Irekiera gaua (abuztuak 2) 3gabe2-k girotuko du. Hilaren 13an Koban, Iseo & Dodosound eta The Mousenhunters eta DJ P3Z ariko dira. Hirugarren gaualdia (hilak 14) Huntza eta Esne Beltzaren eskutik etorriko da, saltoka dantzatzekoa!

Abuztuaren 15ean Lagrimas de Sangre eta Bad Sound System eta lagunak igoko dira taula gainera, eta biharamunean Las Tea Party. Abuztuaren 17a ska gaua izango da, Ze Esatek! eta Juantxo Skalariren txanda helduko baita.

Amaiera indartsua emateko, Pelaxen eta El Drogasen musika entzungo dira Flamenkan abuztuaren 18ko gauean. Eta errematea, azken-azken egunean, abuztuaren 19ko gaua oraindik ere indarrez hartzen dutenentzat: Tximeleta.

INFO+ ETA EGITARAU OSOA