Larunbatetik aurrera, Itxas Soinua Musikaldia Lekeition

Larunbatetik aurrera, Itxas Soinua Musikaldia Lekeition https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatetik-aurrera-itxas-soinua-musikaldia-lekeition/@@download/image/2012882974itxas_musikaldia_lekeitio.jpg
2012/12/13
berria
Naziaorteko Itxas Soinu Musikaldiak XXXIV. edizioa du aurtengoa, eta bost egunez musikaz beteiko da Lekeitioko Santa Maria Eliza. Musika barrokoa, Erdi Aroko musika, Errenazimendukoa eta jazz musika izango dira entzungai abuztuaren 11tik 15era bitarte.

Ekimen berezia da urtez urte Lekeition antolatutakoa. Ohikoa ez den musika entzuteko aukera izaten duten bertara hurbiltzen diren ikus-entzuleek, eta urtez urte egonkortasuna eta entzutea hartu du jaialdiak. Bost euroren truke, Khantoria, Euskalbarrok Ensamble, Helena Orcoyen eta beste hainbat musikariren doinuekin gozatzeko aukera izango da.

Itsas Soinuak elkarteak antolatzen du musikaldia, Lekeitioko Udalaren laguntza eta babesarekin. Kontzertu guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira, Santa Maria Elizan. Itsasoaren soinuaz gain, beraz, Euskal Herriko eta atzerriko punta puntako musikariak ere hurbilduko dira aurten jaialdira. 

Kontzertuak


Abuztuak 11, larunbata
Khantoria taldea. Ander Berrojalbiz biolin jolea, Maider Lopez biola jolea eta Virginia Gonzalez klabezin jolearen kontzertua

Abuztuak 12, igandea
Euskalbarrok Ensamble taldea. Enrike Solinisen zuzendaritzapean, musika barrokoa eskainiko dute.

Abuztuak 13, astelehena
Helea Orcoyen sopranoa. Ibarrako 25 urteko sopranoa lirikaren esperantza bilakatu da gure artean, eta berarekin arituko da Joseba Candaudap pianoa jotzen.

Abuztuak 14, asteartea

Jon Urrutia 4-tet Jazz taldea. Julien Augier bateria jolea, Javier Moreno kontrabaxu jolea, Erique Olivear saxofoi jolea eta Jon Urrutia piano jolea arituko dira.

Abuztuak 15, asteazkena
Amadeus Camerata taldea. Kordobatik etorritako musikari gazteek beren ikuskizuna aurkeztuko dute.