Larunbatetan auto zaharrik ez

Larunbatetan auto zaharrik ez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatetan-auto-zaharrik-ez/@@download/image/83p24Mexiko.jpg
2012/12/13
berria
Larunbatetan auto zaharrik ez
Mexiko DF munduko hiririk kutsatuenetako bat da. Horregatik, kutsadura murrizteko asmoz, autoei larunbatean ibiltzea galaraztea aztertzen ari dira agintariak. Adostasunik ez dago, ordea. Mexiko DFko agintariek debekua, txandaka, auto guzti-guztiei ezarri nahi diete; hau da, ibilgailu motari edo hark eragindako kutsadurari erreparatu gabe. Neurri horrekin, larunbatero, 300.000 auto errepideetatik atera nahi lituzkete. Mexiko estatuko agintariek, berriz, hori gehiegizkoa dela uste dute. Bi aldeen arteko akordioa gertu omen dago, hala ere, eta soilik auto "zaharrei" eragingo lieke; txandaka, hamar urtetik gorako ibilgailuek ezingo lukete larunbatez errepidean ibili.