Larunbateko merienda gozoak

Larunbateko merienda gozoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbateko-merienda-gozoak/@@download/image/2011349557mursego_gernika.jpg
2012/12/13
berria
Larunbateko merienda gozoak
25. aldiz egingo dute, bihar, Kafea eta Galletak Gernikako gaztetxean. Hilean behin antolatzen dute; disko baten entzunaldiarekin ekiten diote arratsaldeari, eta jarraian zuzeneko emanaldia izaten da.

Oraingo honetan, Mursegok joko du zuzenean. Estimu handitan dute Maite Arroitajauregi Kafea eta Galletak-eko kideek, hasieratik lagundu baitie. Jo bakarrik ez; Mursegok zuzenekoaren aurretik izango den entzunaldia aukeratu du: The Ex-ek Tom Corarekin grabaturiko Scrabbling at the lock.