Larunbatean, zatoz GAZTEZULO Street Festara!

GAZTEZULOk eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, GAZTEZULO Street Festa egingo dugu maiatzaren 11n, larunbata, Donostiako Alderdi Ederren. MTB Dirt Jump erakustaldia, graffitiak eta perkusio afrikarra tartekatuko dituen jaia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Bertan ikusiko dugu elkar!
Kale kulturaren adar ezberdinak batzeko asmoz, GAZTEZULO Street Festa egingo dugu larunbatean Donostiako udaletxeko terrazaren eta lorategien arteko zabalgunean. Horretarako, Funbox Factory, Zaldi Urdina eta Artexivu elkarteen eskutik, bizikleta gaineko aire akrobaziak, graffiti erakustaldi eta tailerrak, eta zuzeneko perkusio afrikarra, hurrenez hurren, batuko ditugu arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Ekimena Donostiako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean antolatu dugu, eta ahalik eta gazte gehien erakartzea eta haien artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu, beti ere, beren esparru naturala den kalera gerturatuta.
Bizikletak
Aipatu moduan, hiru diziplinak bat egingo dute jaian. Horietako bat, hain zuzen, MTB Dirt Jump erakustaldia izango da, alegia, bizikleta gaineko aireko jauzi ikusgarriak. Funbox Factoryren eskutik, bost gidari ariko dira nor baino nor ikusleak txunditu nahian, hala nola, Martxel Arribillaga eta Aritz Petrirena beratarrak, Mikel Lazkano donostiarra, Ruben Pascual azpeitiarra eta Jon Sagredo leioarra. Lehena, hain zuzen, Europa mailako onenen artean lehiatzen ari da uneotan.
15 eta 20 minutu arteko hiru saio egingo dituzte, eta ikuskizunak aurrera egin ahala, akrobazien zailtasuna areagotzen joango dira. Publiko orokorrak egiten ari direnaren berri izan dezan, gainera, Hegoi Ado gidari trebatuak hizlari lanak egingo ditu azalpenak emanez.
Perkusio afrikarra
Bizikleta erakustaldiekin txandakatuta, bestetik, Mozanbiketik eta Senegaldik etorritako musikari onduek 20 minutu inguruko perkusio saioak eskainiko dituzte. Artexivu Afrikar Kultur Elkarteko kideak dira, eta djembe eta dun-dun instrumentu tradizionalak baliatuko dituzte bertaratuak dantzan jartzeko. Haiekin batera, Brasildik etorritako bi lagunek capoeira egingo dute.
Graffitiak
Arratsalde osoan zehar, halaber, graffiti tailerrak eta erakustaldiak egingo dituzte Zaldi Urdina kolektiboko Jon Areizagak eta Jone Tabernak. Batetik, Paristik etorritako "sortu zure pareta" dinamikari jarraiki, film paper gardenaz pareta modukoa osatuko dute Alderdi Ederreko bi zuhaitzen artean, eta beren marrazkia gauzatuko dute bertan. Bestetik, luma-kartoizko beste hiru panel jarriko dituzte hurbiltzen diren lagunei sprayak nola erabili irakasteko, eta txantiloien gainean egindako hainbat iruditan lehen frogak egiteko aukera izango dute.
Larunbaterako planik egin ez baduzu, beraz, badakizu: zain izango gaituzu!