Larunbatean ospatuko dute Sopelan Sekeko Gaztetxearen II. uteurrena

Larunbatean ospatuko dute Sopelan Sekeko Gaztetxearen II. uteurrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-ospatuko-dute-sopelan-sekeko-gaztetxearen-ii-uteurrena/@@download/image/20123289755Sekekoko_II_urteurrena.jpg
2012/12/13
berria
Dagoeneko bi urte pasa dira Sopelako Gaztetxea sortu zenetik eta orain arteko ibilbidea ospatzeko Sekeko II. Urteurrena jaia antolatu du Sopelao Gazte Asanbladak larunbatean.


Orain arte lan egin duten moduan, autogestioaren bitartez, adin guztientzako egitarau oparoa antolatu dute larunbaterako, martxoak 31rako. Gaztetxea kezkak eta ametsak elkarbanatzeko gune bilakatu dela ospatu nahi du Sopelako Gazte Asanbladak.
Goizeko 11:00etan hasiko dira ekitaldiak Sopelan eta lehena umeentzako txokoa izango da, puzgarriak, jolasak, txapak eta ipuin kontalaria izango dira besteen artean. Ondoren, 12:00etan malabare tailerra antolatu dute eta bazkaldu aurretik Yonunka Konpainiaren eskutik antzezlana izango da.
Ikuskizunaren ondotik, 14:30etan herri bazkaria egingo dute, eta horri zirku ikuskizunak jarraituko dio, Koblakari Taldearen eskutik. 18:00etan, Maskarrada taldearekin kalejira musikatua egingo dute eta arratsalde amaiaeran, 20:00tan, II. Sekeko Urteurrenaren ekitaldia egingo dute, ondoroen lekukoa gaueko kontzertuei pasatzeko. Rotabator eta Itziarren Semeak izango dira eguneko egitaraua itxiko dutenak.