Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala

Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Sei bertsolari arituko dira kantuan eta Xabier Ricok jantziko dio txapela irabazleari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-jokatuko-da-arabako-bertsolari-txapelketako-finala/@@download/image/2024-03-13 abtx24 prentsaurrekoa 8.jpg
2024/03/14
Sei bertsolari arituko dira kantuan eta Xabier Ricok jantziko dio txapela irabazleari.
Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala

Arabako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da, martxoaren 16an, Gasteizko Printzipal Antzokian, 17:30ean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan: Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001), Asier Otamendi (Urretxu, 1971), Iñaki Viñaspre (Abetxuko, 1984), Manex Agirre (Aramaio, 1982), Peru Abarrategi (Aramaio, 1997), eta Paula Amilburua (Aramaio, 1994).

Txapela Xabier Rico Iturriotzek jantziko dio aurtengo txapeldunari. Arabako lehen txapelketan parte hartu zuen, 1984an, eta ordutik bertsolari, irakasle, epaile, gai jartzaile eta antolatzaile moduan aritu izan da. 2019ko kanporaketetan kantatu zuen azken aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. 

Finalerako sarrerak erosteko Printzipal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu behar dira: leihatilan, telefonoz eta antzokiaren webgunean