Larunbatean izango da Irugazperen II. Gazte Eguna

Larunbatean izango da Irugazperen II. Gazte Eguna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-izango-da-irugazperen-ii-gazte-eguna/@@download/image/irugazpe_lantal_1365587731.jpg
2013/04/10
berria
2012an elkartu ziren lehen aldiz Iruñeako peñetako gazteak Irugazpe elkartean, Udalaren inposaketetatik ihesi Nafarroako hiriburuko bestak guztion artean erabakitzearen alde eta peñetako belaunaldien ordezkapena sustatzeko helburuarekin. Iaz antolatu zuten lehen Gazte Eguna eta datorren larunbatean, apirilaren 13an, egingo dute bigarrena.


Iazko urratsek izan zuten arrakastaren ondotik asteburu honetan egingo dute Gazte Egunaren bigarren edizioa. Festa goizeko 10:00etako gosariarekin hasiko dute San Fermin eta Errotxapea Peñetan. Trikitilarien eta Iruña Taldaren doinuek lagunduko dituzte 11:30etatik aurrera eta bazkaria berriz Alegria de Iruñea peñan egingo dute 14:00ak inguruan.

Aurtengo Gazte Egunak, hala ere, berrikuntzak edukiko ditu. Arratsaldeko 19:30etan, arratsaldeko kalejiraren ondotik, Iruñeako Alegrian elkartuko ddira berriz, eta bertan musika jaialdi baten finala egingo dute. Suntsiketa, Bortitz eta TSunami el del Utero taldeen emanaldiekin. Irabazleak egun berean iragarirko dute eta horretarako Mareako Alen Ayerdi, Perrako taldeko Jaime Encimas eta Los Zopilotes Txirriaos taldeko Conejo ariko dira epaimahai lanetan. Eguna behar bezala amaitzeko, azkenik, 00:00etan Legez Kanpo taldeak joko du.

Irugazpe elkarteak Iruñeako peñen berezko izaera berreskuratzeko bidean, datorren larunbatean, apirilaren 13an Nafarroako hiriburuan izango den besta erraldoian parte hartzeko gonbita luzatzen die txoko guztietako gazteei. Bazkarirako sarrerak eskuratzeko interesik duenak, idatzi irugazpe@gmail.com helbidera.

Egitaraua


10:00etan: Gosaria San Fermin eta Errotxapea peñetan
11:30etan: Iruña Taldearekin eta trikitilariekin kalejira
12:30etan: Alde Zaharrean parte hartuko duten peñak elkartuko dita
–Guztira 17 dira partaideak: Irrintzi, La Unica, Alegria de Iruña, Errotxapea, Sanduzelai, Gaztepeña, Muthiko alaiak, San Fermin, El Txarko, Aldapa, Los de Bronce, Anaitasuna, Bullicio, Armonia Txantreana, Oberena, Donibane eta La Jarana.
14:00etan: Bazkaria Alegria de Iruñan
–Sarrerak 12 eurotan erosi daitezke dagoeneko–
17:00etan: Iruñeako kaleetatik kalejira
19:30etan: Kontzertuak –musika lehiaketa–
Suntsiketa + Borttz + Tsunami el del utero
00:00etan: Legez Kanpo