Larunbatean izango da Bertso Eguna Donostian

Hustubetehustu leloa izango du aurtengoak, eta Jorge Oteiza eskulturgile oriotarra zena izango dute gogoan. Ekitaldi nagusia Kursaalen izango da, 18:00etan, eta Andoni Egañak eta Unai Elizasuk zuzenduko dute. Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan.
Azken urteetan bezala, bertso giroa izango da Parte Zaharreko kaleetan, eguerdian, eta 21:00etan afaria egingo dute Kursaal jatetxean. Afarirako txartel guztiak saldu dituzte jada eta arratsaldeko ekitaldirako 400 bat sarrera daude salgai.
Sarrerak erosteko eta informazio gehiago eskuratzeko:www.bertsosarrerak.eu