Larunbatean izango da Bardo Eguna, Garraldan

Larunbatean izango da Bardo Eguna, Garraldan Taberna giroko bertso txapelketa izango da, otorduen bueltan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-izango-da-bardo-eguna-garraldan/@@download/image/BardoEguna2022.jpg
2022/05/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Taberna giroko bertso txapelketa izango da, otorduen bueltan.
Larunbatean izango da Bardo Eguna, Garraldan

2012an sortu zen Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, eta bi urtean behin izaten da, banakako txapelketarekin txandaka. Aurtengoan egun bakarreko iraupena izatea erabaki dute, baina Bardoen izpirituari eutsi nahi diotela azaldu du Bertsozale Elkarteak. Larunbatean, hilak 28, izango da Garraldan, egun osoz. 

Bertso Eskoletako partaideen arteko harremanak bultzatzeko asmoz, egunean bertan osatuko dituzte taldeak, eskola ezberdinetako bertsolariak nahastuz. Talde horren lehen zeregina haien saiorako hasierako agurra prestatzea izango da, emandako gaiari jarraiki, eta horretarako herrian barna beharrezko duten informazioa bilduz, ginkana formatuan.

Ondoren, hiru saio jokatuko dira, bata besteren atzetik, Garraldako hiru taberna eta elkartetan. Bina talde ariko dira saio bakoitzean. Horietako bakoitzean nagusitzen den taldea zuzenean sailkatuko da finalera. Afalostean jokatuko da finala, Errotaberri tabernan.