Larunbatean hasi zen Literaldia, Bartzelonan egiten den euskal literaturaren inguruko jaialdia

Larunbatean hasi zen Literaldia, Bartzelonan egiten den euskal literaturaren inguruko jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-hasi-zen-literaldia-bartzelonan-egiten-den-euskal-literaturaren-inguruko-jaialdia/@@download/image/2011522927literaldia.jpg
2012/12/13
berria
Besteak beste bertako Euskal Etxeak eta Hizkuntz Eskolak antolaturik, lau astez hainbat euskal idazle hurbilduko dira Bartzelonara euren lana ezagutzera ematera.

Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Jabier Muguruza, Kattalin Miner eta Koldo Izagirre dira Euskal Etxean hizlari ariko diren autoreetako batzuk. Informazio zehatza eta programazio osoa www.literaldia.com atarian auki dezakezue, baina hauek dira hitzordu garrantzitsuenetako batzuk:

Maiatzak 4, 20:00. Ihes Ederra (2010) obrari buruzko solasaldia Hedoi Etxarteren (Iruñea, 1986) eskutik.
Maiatzak 6, 20:00. Queer irakurketak (euskal) literaturaz. Mahaingurua Kattalin Miner, Rikardo Arregi, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro eta Juanjo Olasagarre egileekin.
Maiatzak 7, 20:00. Ez donk armairu. Gay&les poesia baino askoz gehi/gayago. Literaturari bestelako ertzak aurkitzera eta irakurketa gay-les-trans-queer berriak proposatzera datorren liburu aurkezpena.
Maitzak 12, 13:00. Koldo Izagirreren konferentzia. Euskaraz egitea tu egitea da. Garbitasuna zikintzea, normaltasuna apurtzea. Hizkuntza da, baina ezintasunaren eredu.