Larunbatean egingo dute IV Jamrock Revolution jaialdia Donostian

IndaGlory Reggae eta Hip Hop Kultur Elkarteak antolatuta, Donostikluba guztira, nazioarteko reggae eta hip hop hamar artista erreferente bilduko dira datorren larunbatean Donostiako Gazteszenan, Revolution Jamrock jaialdiaren laugarren edizioan.
Aurtengo edizioan nazioarteko artista ospetsuak, Estatu mailan erreferentzia diren musikariekin eta Euskal Herriko taldeekin uztartu nahi izan dituzte antolatzaileek, egitarau zabala eskaintzeko asmoz.
Million Stylez suediarrak, hain zuzen ere, lehen kontzertua eskainiko du Euskal Herrian eta Danitsa suitzarra, Tosko madrildarra, Bartzelonako Sr. Wilson musikariek, Revolutionary Brothers, Kulto Kultivo, Sustrajah euskaldunekin batera nagusituko dira, besteen artean.
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira Donostiako Gazteszenan, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko 12 eurotan eta CDa opari. Aldez aurretik eskuratu nahi duenak Donostiako Skate Shopen eta Irungo Establo Piratan erosi ahal izango ditu, eta baita ticketea.com webgunearen bitartez ere.