Larunbatean abiatuko da Hernandorena bertsolari gazteen sariketa

Larunbatean abiatuko da Hernandorena bertsolari gazteen sariketa Hiru saio izango dira guztira, eta finala maiatzaren 11n jokatuko da Senperen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbatean-abiatuko-da-hernandorena-bertsolari-gazteen-sariketa/@@download/image/P1030546.JPG
2024/04/15
Hiru saio izango dira guztira, eta finala maiatzaren 11n jokatuko da Senperen.
Larunbatean abiatuko da Hernandorena bertsolari gazteen sariketa

Iparraldean bi urtez behin egiten den sariketa da Hernandorena, eta helburua eskolarteko txapelketako ibilbidetik plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren hogeita bi urte arteko gazteei beren burua ezagutarazteko parada ematea da, lagun arteko norgehiagokan.

Hiru saio antolatu dituzte. Apirilaren 20an, larunbatean, Irisarriko Gure Doia ostatuan izango da lehena, eta 27an Hendaiako Baleak elkartean bigarrena. Bi saioak 19:00etan hasiko dira. Azkenik, finala maiatzaren 11an, Herri Urratsen bezperan, jokatuko da Senpereko Larraldean, ordu berean. Saio guztietan jatekoa eta edatekoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

16-22 urte arteko Euskal Herriko hamabi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Honako hauek arituko dira bertsotan Irisarrin: Haira Aizpurua, Aiantze Lannes, Maddi Agirre, Josu Txoperena, Danel Herrarte, eta Beñat Astiz. Hendaian, berriz, bertsolari hauek parte hartuko dute: Irantzu Idoate, June Diaz, Maddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao.

Hernandorena sariketa irudia berritu dute aurtengoan. Mari Campistron aldudarrak sortu du irudi berria.