Larunbat honetan Uribe Kostako bertsolari txapelketa finala egingo dute Algortan

Bizkaiko eskualdeetako bertsolari txapelketak amaierara iristen ari dira, eta hala egingo du asteburu honetan Uribe Kostakoak ere. Ekaitz Larrazabal 'Katxo', Arrate Illaro, Itxaso Paia, Aitzol De Castro, Josu Landeta eta Imanol Uria dira finalsitak, eta nor baino nor arituko dira Algortako taula gainean.
Nahikari Ayo, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio eta Jurgi Fuentes arituko dira epaimahai lanetan, eta batzuen zein besteen lanak puntuatuko dituzte. Saioa bi ataletan banatuko da, A atala eta B atala. Lehen atalean puntu gehien lortzen dituzten bi bertsolariak pasako dira soilik bigarren atalera, eta bi ataletako puntuaketak metatuta, irabazlearen izena jakinaraziko dute. Hain zuzen, berau izango da Bizkaiko Txapelketarako pasea lortuko duena.
Bigarrenaren eta gainontzekoen kasuan, lehen ataleko puntuaketaren arabera sailkatzeko aukera izango du. Saioa Algortako Getxo Villamonte kultur etxean izango da, larunbat honetan ekainak 2, arratsaldeko 17:30ean hasita.
Astebete barru, gainera, ekainaren 9an, Uribe Butroeko finala egingo dute, eta Beñat Vidal, Peru Vidal, Inazio Vidal, Malen Amenabar, Jone Larrinaga eta Asier Legarreta dira finalistak.
Aitzol De Castro
1971an jaioa, Leioa Igeriketako monitorea da, eta duela hamabost urte hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan.
Arrate Illaro Etxebarria
1989an jaioa, 8 urterekin hasi zen bertsotan Leioako Betiko ikastolan. Ordutik eskolarteko txapelketetan eta Bizkaiko Txapelketan parte hartu du.
Ekaitz Larrazabal
Algortako AEKko irakaslea 1979an jaio zen, eta ikastolan, lagun artean eta Algortako Bertsolari Eskolan hasi zen bertsotan.
Imanol Uria
Algortako gazteak bere herriko bertso eskolako kidea da, eta aurtengoan lehen aldiz parte hartu du Uribe Kostako txapelketak. 1993an jaio zen.
Itsaso Paia
1988an jaio zen Algortarra. Bertako bertso eskolako kidea da, eta antzezlea eta bertso irakaslea ere bada.
Josu Landeta
Bertsolaritza irakaslea da Hezkuntza Arautuan, nahiz eta astean behingo tabernako bertsolaritzat duen bere burua. 1965ean jaio zen, eta 2002tik Eskualdeetako txapelketa denetan hartu du parte.

Bertsolariak