Larunbat honetan Spirit Sound Festival 2013 jaialdia egingo dute Donostian

Bona Seda, Gemelas Muchacho, Microcastles, Grande Days, Milky Ways, Oh Claucon eta Bandighara taldeak ariko dira larunbat honetan Doka Donostiako Kafe Antxokian egingo duten Spirit Sound Festival jaialdian.
Aurten lehen aldiz antolatu dute Spirit Sound Festival musika jaialdia Donostiako Doka Kafe Antzokian. Larunbat honetan izango da, otsailak 9, eta ateak iluntzeko 20:00etan irekiko dituzte. Sarrera 6 euroren truke eskuratu ahal izango da, eta aretoko eszenatokitik ariko diren zazpi taldeak entzuteko aukera ezinobea izango da.
Bona Seda hirukote gipuzkoarrak lehen pop doinuak jarriko dizkiote jaialdiari, eta haien ostean Gemelas Muchacho igoko dira taula gainera. Microcastles, Grande DAys, Milky Ways, Oh Claucon eta Bandighara ariko dira ostean.
Asteburu osoan
Musika izango da Ihauteri asteburu honetako protagonista Donostian, ostiraletik hasiko baitute kontzertu festa Dokan. III. Indie Party jaialdia egingo dute, eta Muy Fellini, Dinero eta Dj La Fabrica de Colores taldeek jarriko dute musika. 20:30ean hasiko da, eta 5 euro balio ditu sarrerak.