Larunbat honetan hasiko da Maiatza Rock 2012 jaialdia Burlatan

Larunbat honetan hasiko da Maiatza Rock 2012 jaialdia Burlatan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larunbat-honetan-hasiko-da-maiatza-rock-2012-jaialdia-burlatan/@@download/image/2012528387Maiatza_Rock.jpg
2012/12/13
berria
Rockzaleentzako ezinbesteko zita: hiru larunbatez, maiatzaren 5ean,12an eta 19an, hiruna rock talde ariko dira Burlatako Euskal Herriapeñaren lokalean. Los Coronas, Anai Arrebak eta Super Big Mama taldeekzabalduko dute zikloa surf, electro rockin' eta rock gogorrarekin.

Askotariko rock doinu eta taldeak bilduko dira maiatzean Iruñerrian. Aurtengoa hamabigarren edizioa izango da, eta urtez urte egin bezala, rock talde indartsu eta ezagunak hurbilduko dira Burlatara. Euskal Herria izeneko peña da zikloaren antolatzailea, eta kontzertu guztiak 22:30etan hasiko dira.

Gau bakoitzean rock estilo jakin bateko taldeak igoko dira taula gainera. Hala nola, surf, electro rockin' eta rockgogorra maiatzaren 5ean, pun rocka maiatzaren 12an, eta metal musika bere zentzu zabalean entzun ahal izango da maiatzaren 19an.

Kontzertuak


Maiatzaren 5ean

Los Coronas
1991an sortu zen Los Coronas surf rock taldea. Beren doinu instrumentalei kutsu pertsonala eman diote hogei urte luzeko ibilbidean, eta rumba, pasodoblea eta zinema ukitua dira haien bereizgarri. Zazpi disko dituzte, azkena 2009an kaleratutakoa, El Baile Final… de los Locos y los Cuerdos.

Anai Arrebak
Pasaitarrak indarrak hartuta iritsiko dira Burlatara. Izan ere, Anai Arrebak taldeak irabazi du Euskal Herria Zuzenean lehiaketa, eta otsailean aurkeztu zuten beren lehen bideoklipa, Maite zaitut, ez. Matxet eta konpainiak beren electro rock bereizgarria entzunaraziko dute.

Super Big Mama
Iruña aldeko rock musikariek berriro ere eszenatokietara egin zuten salto urrian, eta batetik bestera dabiltza geroztik. Super Big Mamaren doinuak ez dira oharkabean pasako lehen gauari amaiera ematerako orduan.


Maiatzaren 12an

Lehendakaris Muertos
Iruindarrek seigarren lana kaleratu zuten iragan otsailean urtebeteko geldialdiaren ostean. Inoria azkarreko eta mezu zuzeneko kantak aurkeztuko ditu Lehendakaris Muertosek Burlatan ere, punkaz eta rockaz gozatu nahi dutenentzako prestaturikoak.

Ultimatum
Talde nafar mitikoa iragan otsailean igo zen eszenatokira hogeita bost urteko geldialdiaren ostean. Talde era berriarekin datoz, Kutxa eta Potxeta jatorrizko taldekideekin batera, Gaizka eta Julian arituko baitira. Ultimatum gogor dator.

NCC
Nuevo Catecismo Catolico talde donostiarrak 1992an ikusi zuen lehen aldiz argia, eta urte hauetan aldaketa ugari eman diren arren, bederatzi lan dituzte bizkar gainean. Punk rocka eta hard rocka da beraien estiloa, eta boskotea indartsu irtengo da Iruñerrian.


Maiatzaren 19an

Matxura
Aitor Abio, Mikel Kazalis, Fer Apoa eta Txarly Diazek osatutako taldea da Matxura, iragan urte amaieran sortutakoa. Beren lehen lana grabatzen ari dira, eta ekainean izango da kalean. Bitartean, Bulatan entzun ahal izango dira haien kantak.

Ultimos Ritos
Talde berria da, 2010ean sortutakoa, eta lan bat dute kalean, Canciones oscuras para dias sin luz. Hainbat taldetan aritutako bost musikarik osatzen dute Ultimos Ritos,  eta doinu pesimista eta lotxagabeak eskainiko dituzte nafarrek.

Ajariguan
Talde nafarrak rock indartsua eskainiko du.

BlackBeltz
Nafarroako metal seikotea da BlackBeltz, 2010 urte hasieran sortutakoa, eta urte hartan bertan, abenduan, kaleratu zuten lehen lana, Birth. Zortzi kanta gogor bildu dituzte, eta berauek aurkeztuko dituzte zikloari amaiera emateko.