Larunbat honetan Bilbon estreinatuko dute "Barrura begiratzeko leihoak"

Zinez elkartearen eskutik, larunbat honetan, urriak 27, estreinatuko dute 'Barrura begiratzeko lehioak' dokumentala. Bilboko Bizkaia Aretoan proiektatuko dute bost euskal presori buruzko lana; sarrerak 8 eurotan eskura daitezke Bilboko Kafe Antzokian eta Kaldarapekon.
Bost zinema zuzendariren begietatik, bost euskal presoren bizipenak kontatzen dituen dokumentala da Barrura begiratzeko leihoak. Zinez ekoizpen etxeak Donostiako Zinemaldiko hautaketa batzordera bidali zuen lana, baina honek ez proiektatzeko erabakia hartu zuen. Ondorioz, Donostiako Victoria Eugenia antzokian emanaldi pribatuak egin zituzten irailean.
Orain, baina, publiko zabalaren aurrean estreinatuko dute Bilboko Bizkaia Aretoan. Larunbat honetan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Hala, filmak sortutako polemikaz haratago, obraren kalitatea eta kontatzeko modua ikusarazi nahi dute ekoizleek.
Herriz herri
Estreinaldiaren ostean eta urte bukaerara bitarte, Euskal Herriko 30 hiri eta herritan eskainiko dute dokumentala. Gasteizen, Donostian, Baionan, Tolosan, Gernikan, Etxarri-Aranazen, Portugaleten, Arrasaten, Durangon, Hendaian, Agurainen, Garazin, Maulen eta Ondarroan izango dira emanaldiak, besteren artean.
Sarrerak 8 eurotan eskura daitezke Bilboko Kafe Antzokian edota Kaldarapekon. Halaber, egunen bertan aretoan izango dira salgai.

Sarrerak