Larunbat honetan, bigarren TICK Gaua Donostian

TICK Kulturzaleen Klubak bihar egingo du bigarren TICK Gaua Donostiako Kafe Antzokian. Jaialdian klubeko kideek eta haietako bakoitzak eramandako lagun batek sarrera doan eskuratuko dute, eta gainerako ikusleek 9 eta 12 euro artean ordaindu behar dituzte, kasu honetan, Alamedadosoulna taldearen jai giroan murgiltzeko.
Orain hilabete eskas jarri zen abian TICK Kulturzaleen Kluba. Beronen helburua euskarazko kultur ekimenak sustatzea da, eta herritarrei berauetara sartzeko eta ikuskizunez gozatzeko abantailak eskaintzea. Dagoeneko 100 kultur eragilek eta aretok egin dute bat egitasmoarekin, eta pixkanaka indarra hartzen ari da elkartea.
Bertako bazkide direnek TICK Txartela eskuratzen dute 32 edo 52 euroren truke, norberak egiten du aukera, eta urte osoan abantailak eta beherapenak eskuratzen dituzte, hala nola, musika jaialdi, zine areto, antzoki, museo, liburu-denda eta gainerako jardueretaralp. Orotara 200 eskaintza baino gehiago dituzte uneotan.
Bigarren TICK Gaua
Horietako bat, hain zuzen, larunbat honetan, apirilak 6, Donostiako Kafe Antzokian egingo duten TICK Gaua izango da. Bertan ska, reggae eta mendebaldeko soinuak irudimenarekin, umorearekin eta dotoreziarekin uztartuko ditu Alamedadosoulna taldeak, haien leloa den "kontzertua denok gara" egikarituz.
TICK Klubeko kideek eta haiek eramandako lagunek sarrera doakoa izango dute (gehienez ere lagun bakarra bazkide bakoitzeko). Gainerako ikus-entzuleek 9 euro ordaindu beharko dituzte sarrerak aldez aurretik erosita, eta 12 leihatilan eskuratuz gero. Ikuskizun paregabea eta giro aparta izango dituzte aretoan, kanpoko hotzetik babestu eta gau zoragarria pasatzeko. Animatu!
TICK Klubeko kide izan eta TICK Txartela eskuratu nahi baduzu, bi aukera dituzu: webgunean sartu eta TICK Bazkide egin zaitezke, edota Eusko Jaurlaritzaren Kultur Bonoarengatik trukatu dezakezu. Azken hau, hain justu, Gabonetan kultura kontsumoa bultzatzeko abian jarri zuen Jaurlaritzak, eta 25 eurotan eskura zitekeen. Orain, baina, 52 euroko balioa duen TICK Txartelagatik trukatu daiteke, eta TICK aldizkaria eta erregalu berezia jasoko dituzu opari. Euskal Herriko 30 dendatan egin ahal izango da aldaketa.

TICK Txartela eskuratzeko