'Larrua jo' film laburra D'A zinema jaialdian saritu dute

'Larrua jo' film laburra D'A zinema jaialdian saritu dute Obsesioaren eta jeloskortasunaren inguruko kontakizuna egiten du Erik Rodriguez iruindarrak zuzendutako pelikulak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larrua-jo-film-laburra-da-zinema-jaialdian-saritu-dute/@@download/image/larrua jo.png
2021/05/17

Maitane Legarreta Etxezarreta

Obsesioaren eta jeloskortasunaren inguruko kontakizuna egiten du Erik Rodriguez iruindarrak zuzendutako pelikulak.
'Larrua jo' film laburra D'A zinema jaialdian saritu dute

Bartzelonako D'A Film Festival zinema jaialdian parte hartu du Larrua jo film laburrak eta publikoaren saria lortu du. Pelikulak jeloskortasunaren, maitasuna ezkutatzearen eta obsesioaren bidezidorrak arakatzen ditu. Istorioko protagonista lagun-minarekin maiteminduta dagoen neska da, baina ez du egia aitortzeko asmorik. Egoerari ez aurre egiteak, ordea, lagunarengana gehiago hurbildu eta obesioa handitzea eragingo dio. Neskak ezikusiarena egingo du, eta mutilak lagun taldeko beste mutil batekin hasiko du harremana.

Erik Rodriguez da filmaren zuzendaria, eta gidoia Pau Vidalek eta Rodriguezek berak idatzia da. Aktore lanetan Miren Barrena, Aritz Itoiz, Unax Sanchez, Irati Velez eta Guillermo de Foucault aritu dira. 

Erik Rodriguezek albiste onak jaso ditu azkenaldian, D'A zinema jaialdiko aitortzaz gain, Nafarroako Gobernuak kultur munduan dabiltzan gazteen talentua sustatzeko ematen duen sarirako hamabi hautagaietako bat baita. Rodriguez Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, arte zuzendaritzan espezializatua. Ovella film labur kolektiboan parte hartu du eta Marc Ferrerekin lan egin du.