Larrotxeneko ikus-entzunezko ikasleen lanak izango dira ikusgai Donostian

Larrotxeneko ikus-entzunezko ikasleen lanak izango dira ikusgai Donostian 2020-21 ikasturtean Larrotxene Bideo zerbitzuaren ikastaroetan parte hartu dutenen lanak aurkeztuko dituzte hilaren 18an Donostiako Antzoki Zaharrean. 'Bideoaldia'-ren 33.edizioa izango da aurtengoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larrotxeneko-ikus-entzunezko-ikasleen-lanak-izango-dira-ikusgai-donostian/@@download/image/bideoaldia kea.png
2021/06/09

Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

2020-21 ikasturtean Larrotxene Bideo zerbitzuaren ikastaroetan parte hartu dutenen lanak aurkeztuko dituzte hilaren 18an Donostiako Antzoki Zaharrean. 'Bideoaldia'-ren 33.edizioa izango da aurtengoa.
Larrotxeneko ikus-entzunezko ikasleen lanak izango dira ikusgai Donostian

Donostiako Intxaurrondo auzoan kokaturik dago Larrotxene Kultur Etxea eta bertan ikus-entzunezkoa lantzeko ikastaroak eskaintzen dituzte Larrotxene Bideo zerbitzuaren bidez. Zortzi ikastaro izan dituzte guztira ikasturte honetan, euskaraz eta gaztelaniaz; tartean dira gidoigintzan lehen pausoak emateko ikastaroa Andoni de Carlosen eskutik, fikzio zuzendaritza eta aktoreekin lana Ander Iriarterekin, eta zuzeneko soinua eta audio diseinua Xanti Salvadorrekin. Ikus-entzunen munduan eskarmentua duten irakasleek ematen dituzte eskolak eta praktikoak izan ohi dira batik bat. 

Ikasturtea amaitzear denez, ikastaroetan parte hartu dutenek elkarlanean egindako lanak ikusteko aukera izango da ekainaren 18an Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Bideoaldia deituriko ikus-entzunezkoen emanaldi honen 33.edizioa izango da eta irakasle, ikasle, zein gainerako herritarrek hurbildu ahalko dute antzokira. Hori bai, aldez aurretik gonbidapena eskatu beharko da eta garaiz ibiltzea komeni da lekurik gabe ez geratzeko.