Larrialdi klimatikoak sortutako beroaldiek urtean 170 hildako eragiten dituzte jada EAE-n

Larrialdi klimatikoak sortutako beroaldiek urtean 170 hildako eragiten dituzte jada EAE-n EITBk Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako osasun publikoaren zaintzaren arduradunari galdegin dio honi buruz eta izenburuko titular beldurgarria azpimarratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larrialdi-klimatikoak-sortutako-sortutako-beroaldiek-170-hildako-eragiten-dituzte-jada-urtean-eaen/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-25 a las 7.22.04.png
2023/10/26
EITBk Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako osasun publikoaren zaintzaren arduradunari galdegin dio honi buruz eta izenburuko titular beldurgarria azpimarratu du.
Larrialdi klimatikoak sortutako beroaldiek urtean 170 hildako eragiten dituzte jada EAE-n

EITBri Latasak aipatu dionez, bero-boladen ondorioak eta bektoreek eragindako zenbait gaixotasun izango dira klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan eragiten eta eragingo dituen arazo nagusiak.

OMEk azaldu du krisi klimatikoa mehatxurik larriena izango dela giza osasunarentzat. Izan ere, animaliek transmititzen dituzten gaixotasunak ugaritu egingo dira gizakiongan, beroaldi gero eta luzeagoengatik animaliek euren jokabidean aldaketak egingo dituztelako. 

Arnas aparatuetako gaitzak ere ugaritu egingo dira larrialdi klimatikoa dela-eta, eta baita bektoreen bitartez zabaldutako gaitzak ere. Gaitz kronikoak larriagotzea ere eragingo du bizitzen ari garen egoerak. 

Bero boladak areagotu egin dira eta horren ondorioak datu beldurgarri batekin ilustratu ditu Latasak. 2022. urtean, azken urteetan baino 170 hildako gehiago izan ziren EAEn beroaren eraginez. 2023ko datuak ere ia berdin mantendu omen dira. 

Denge kasuak ere azaldu egin dira gurean. Bidaiak direla eta, inportatutako kasu asko azaldu dira. Baina zer egin liteke eragina gutxitzeko? Latasaren ustez gaitzen zaintza indartu behar da, osasun sistemara sarrera erraztu eta profesionalen formakuntza areagotu, haiek ere ezagutu dezaten osasuna eta krisi klimatikoaren arteko lotura.

Eta guk, zer egin genezake ez gaixotzeko? Hauek dira Latasaren gomendioak: ondo hidratatu, toki freskoetan egon, ahulenak, adibidez adinekoak, zainduta eduki... Ziztadei aurka egiteko ere zenbait aholku igorri ditu: azala estalita eramatea, zomorroak egon daitezkeen lekuak ekiditea eta uxagarriak erabiltzea.