Larregi

Larregi https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Larregi
Talde arratiarrak Pantomima izeneko lana argitaratu berri du, 2014ko Banden Lehia irabazi eta Baga Biga diskoetxeak eskainitako saria baliatuz. Haritz Harreguyren aginduetara grabatu dute Usurbilgo Higain estudioetan bigarren bilduma dutena. Azaroaren 13an eta 14an Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona jaialdian joko dute.