Larrabetzu euskal kulturaren plaza izango da ekainaren 4tik 6ra bitarte

Larrabetzu euskal kulturaren plaza izango da ekainaren 4tik 6ra bitarte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/larrabetzu-euskal-kulturaren-plaza-izango-da-ekainaren-4tik-6ra-bitarte/@@download/image/20105284030Literaturia.jpg
2012/12/13
berria
Larrabetzu euskal kulturaren plaza izango da ekainaren 4tik 6ra bitarte
Literaturia azokak euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak elkartuko ditu, baina ez da izango euskal kulturaren baitako nobedadeak erosteko gune soila. Idazleak ere bertan izango dira, poesia eta musika errezitaldiak egingo dituzte, kontzertuak, antzezlanak… letrei loturiko emanaldiak, azken batean.



Literaturia ekimena Larrabetzuko zenbait kultur eragilek Literatura Eskolarekin batera egindako elkarlanari esker jarri zen martxan, eta aurten, mila irakurle eta hamaika gehiago erakartzeko xedea finkatu dute antolatzaileek; horregatik Literaturia 1111 izena. Aurreratu dutenez, aurten Larrabetzura hurbiltzen diren irakurleek aukera izango dute elkarrekin kezkak eta esperientziak partekatzeko, eta hain zuzen beraiek izango dira liburuak kaleratu berri dituzten idazleei aurkezpenetan galderak egingo dizkietenak.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo www.larrabetzu.org/literaturia/ atarira.