Lara Arruabarrena tenislari tolosar gaztea Rolland Garros txapelketan lehiatuko da

Denboraldi hasieran erakutsitako maila bikainak Parisen aurretiko partidetan aritzeko aukera eman dio
Oso sentsazio onak utzi ditu parte hartu duen torneo guztietan eta pilatutako puntuekin 225. postua gainditu du WTA rakingean, Rolland Garroserako partehartze zuzena lortuta, gonbidapenaren zain gelditzeko beharrik gabe.
Egun, junior mailako Europako txapeldunordea da Arruabarrena. Iaz zapaldu zuen Pariseko hondarra lehen aldiz, junior kategorian, eta bigarren postua lortu zuen binakakoan.
Denboraldia ezin hobe hasi du tolosarrak, Mallorkako ITFn gailendu baitzen otsailean, eta martxoan ere garaile irten zen Club Tenis Chamartin txapelketan. Hasiera arrakastatsua bezain gogorra, 19 urte bete berritan nabaritu baitu 10.000 dolarreko torneoetatik 25.000 dolarrekoetara pasatzearen aldea.
GAZTEZULOn, orain gutxi elkarrizketatu genuen Lara Arruabarrena eta, besteak beste, aitortu zigun gero eta hurbilago ikusten zuela profesional izateko aukera.
Hemen klikatuta irakur dezakezu elkarrizketa osoa.