Lapurtutako autoan epaitegira

Varsoviako epaitegiko poliziak zur eta lur geratu dira Waldemar A., epailearen aurrean agertu behar zuen ustezko lapurra, epaitegira lapurtutako kotxe batean zihoala ikusita. Gainera, bilatu eta atxilotzeko agindupean zegoen bere laguna ere harekin zihoan autoan. Bi lapurrak epaitegian bertan atxilotu dituzte.