Lapurreta selektiboa

Lapurreta selektiboa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
albiste-laburra
Lapurreta selektiboa
Kontzertu batean erritmoa ez da galdu daitekeen gauza bakarra. Galde diezazaiotela bestela Reilly Flaherty izeneko mutil bati, Brooklynen musikaz gozatzen ari zela, diru zorroa galdu zuela. Dirua, txartelak, nortasun agiria eta lagunen karnet argazki guztiak betiko galdutzat eman zituen Flahertyk... Bi aste beranduago pakete bat jaso zuen etxean, zer eta bere diru zorroarekin! Horrekin batera idatzi bat: "Hemen duzu zure diru zorroa agiri eta txartel guztiekin. Maritxua erosteko erabili dut dirua eta metroa garestia denez, zure txartelarekin geratuko naiz. Egun ona izan!"