Lapurreta Olinpikoa

Lapurreta Olinpikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lapurreta-olinpikoa/@@download/image/92p4entrentzai.jpg
2012/12/13
berria
Lapurreta Olinpikoa
Jesus Ramirez mexikar futbolari ohiak lapurreta bitxia salatu du Mexico DFko komisaldegi batean. Besteak beste, poliziari adierazi dio, 2005ean 17 urtetik beherakoen munduko txapelketan irabazitako urrezko domina ohostu diotela. Salaketaren arabera, lapurrak indarrez sartu ziren etxean. Ondoren, emaztea, amaginarreba eta etxeko bi langile lotu zituzten lapurretari ekin aurretik. Gaizkileek, dominaz gain, telefonoak, dirua eta hainbat gauza ebatsi zizkieten. Ramirez, ordea, domina galdu izanak mindu du gehien. Hori da hori, lapurreta olinpikoa!