Lapurra lo

Australiako Alice Springs hiriko altzari denda batean lapurreta egin dute, eta hura ikuskatzera joandako poliziak zur eta lur geratu dira salgai zegoen ohe batean lapurra lo seko aurkitu dutenean. Hasieran, lapurrak ihes egin zuela uste zuten, baina zurrungak entzundakoan, goiko solairura igo eta hantxe aurkitu dute lapurra, lo.