Lapurra behar da

Lapurra behar da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lapurra-behar-da/@@download/image/65p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Lapurra behar da
Langabe japoniar batek iragarki bat jarri zuen, behin, Interneten; lan arriskutsu bat egitearen truke, 3.000 € eskaintzen zuen. Yoku Shimoyama, 20 urteko gaztea, lan arriskutsu hori egiteko prest azaldu zen, baina zur eta lur geratu zen enplegatzaileak denda bat lapurtzera eraman zuenean. 20.000 € lapurtu ondoren, Shimoyamak agindutakoa jaso zuen. Hala ere, lapur gazteak, ezinegonez, salatu egin zuen "enplegatzailea".