Lapurdiko koblakariak

Bikote mitiko honen lan berria ere nobedade garrantzitsua izango da. Oraingoan, Lapurdiko kantu zaharren bilduma egin dute. Nostalgikoak pozarren egongo dira. Pantxoa eta Peiorena ez da Elkarrek aurkeztuko duen nobedade bakarra. Izan ere, besteak beste, aipatutako Benito Lertxundiren diskoaz gain, Olatz Zugastirena eta Laja eta Mikelena ere zigiluaren standean egongo dira.