Laptev itsasoa ez da izoztu (lehen aldiz historian)

Laptev itsasoa ez da izoztu (lehen aldiz historian) Artikoko itsaso honek izotz kapa erraldoia izan beharko luke honezkero... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laptev-itsasoa-ez-da-izoztu-lehen-aldiz-historian/@@download/image/1366_2000.jpg
2020/10/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Artikoko itsaso honek izotz kapa erraldoia izan beharko luke honezkero...
Laptev itsasoa ez da izoztu (lehen aldiz historian)

Lehen aldiz gertatu da erregistroak hasi zirenetik; Artikoaren izotz fabrika nagusia ez da izoztu. Orain arte, urria amaieran erabat izozturik egon da Laptev itsasoa, baina aurten ez; arrazoia? Ipar Poloarentzat urterik beroena izan dela.

Siberian aurkitzen den itsaso honek data hauetarako milioika kilometro karratu izotz izan ohi zituen. Aurtengo aldaketa ulertu dezazuen, 1979. urtean datuak biltzen hasi zirenetik soilik 2012an erregistratu zen orain baino izotz kopuru txikiagoa. Gainera, 2012. urteko urriaren amaierarako izotza bere lekuan zegoen, aurten ez bezala.

Aurten izotza ez da iristen, eta horren arrazoi nagusia udan Siberian egin diren sute erraldoiak izan dira, eta baita Atlantikotik sartu den ur kopurua ere. Zonaldean harrapaturik gelditu da beroa, eta izozte prozesua eten du. Hain zuzen, guneko ozeanoko tenperatura 5 gradu igo da bataz bestekotik.

Eta zergatik da garrantzitsua Laptev itsasoaren izoztea? Hain zuzen, izotz hori mendebalderantz mugitzen delako, Artikoan aurkitzen diren elikagaiak garraiatuz eta planktona elikatuz. Geroz eta izotz gutxiago, orduan eta elikagai gutxiago planktonarentzat (badakizue, itsasoko ezinbesteko lehengaia) eta plankton gutxiagorekin, ozeanoek dioxido karbonoa xurgatzeko gaitasun murritzagoa izango dute.