Lanpostua lortzea, buruhauste nagusia

405 gazteri inkesta egin die Eusko Jaurlaritzak, eta haien %59k esan dute lana dutela kezka iturri nagusia. Etxebizitzak ere nahikoa buruhauste eragiten die Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 14 eta 29 urte bitarteko gazteei: hirutik batek jarri du bigarren arazo gisa. Krisia bolo-bolo dabilen honetan, %44ren aburuz, egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra da eta beste %42k, aldiz, ontzat jotzen dute. %80ri bost axola zaio politika.