Lanera bizikletan joateagatik kobratu?

Lanera bizikletan joateagatik kobratu? Herbehereek kutsaduraren aurkako guda hasi dute; hemen halako neurririk onartuko ote dute? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lanera-bizikletan-joateagatik-kobratu-1/@@download/image/commuting-bike-10-1463408899368-ofn32g3s014x-1497360226422-9hjblf7lgjxp-630-80.jpg
2018/10/08
berria
Herbehereek kutsaduraren aurkako guda hasi dute; hemen halako neurririk onartuko ote dute?
Lanera bizikletan joateagatik kobratu?

Ia 20 zentimo kilometroko. Hori da lanera bizikletan joateagatik Herbeheretako gobernuak ordainduko duena. Nola? Enpresekin negoziatuz; hala, gobernuak kutsaduraren aurkako neurri eraginkorrak jarri nahi ditu martxan, tartean, autoen erabilera nabarmen murriztea. Stientje van Veldhoven estatu idazkariak adierazi duenez, bizikletaren erabileraren aldeko apustu indartsua egiteko helburua dute: "Arrazoi ekologikoez gain, osasuna eta hirietara sartzeko erraztasuna eskaintzen ditu bizikletak, guztion bizi kalitatea igoz".

Neurria datorren udan jarriko dute martxan; horrekin batera, Herbehereek 100 milioi euro erabili ditu aurten bidegorriak hobetu eta bizikletentzako aparkalekuak eraikitzeko. Haiek argi dute; etorkizuneko ibilgailua bizikleta da!