Lanera bizikletan joateagatik kobratu

Europako hiriburuetan kutsadura arazo larriak detektatu dira, eta horri aurre egiteko neurriak hartzen hasi dira hainbat hiritan. Erdiguneak oinezkoentzat soilik utzi, garraio publikoa bultzatu, auto kopuruak murriztu... eta bizikletaren aldeko kanpainak abiatu. Hala, jendeari lanera bizikletan joatera animatzeko kanpainak abiatu dituzte hainbat enpresek, Liberty aseguru etxea kasu. Enpresa honek, kilometroko 0.37 euro ordaintzen dizkie bere langileei bizikletan lanera joateagatik.
Neurri hau ez da berria; 2014an, Frantziako gobernuak kilometroko 0.25 euro ordaintzen hasi zen hainbat enpresatako langileei bizikletan ibiltzeagatik. Urtebete beranduago, antzeko neurria hartu zuen Milanek. Eta zu, nola zoaz lanera?