Lanean goiz hasteagatik, kartzelara!

Lanean goiz hasteagatik, kartzelara! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
albiste-laburra
Lanean goiz hasteagatik, kartzelara!
Kevin McGill AEBetako zabor biltzaile bat da, eta kartzerala bidali dute bere lana behar bezala ez egiteagatik. Arrazoia, hain zuzen, lanera goizegi heltzea izan da. Legediak dioenez, zabor bilketak ezin du goizeko zazpiak baino lehenago hasi, eta McGillek bere lana goizaldeko bostetan hasteko ohitura izan du. Zarata dela-eta bizilagunak kexatu egin dira, eta langilea kartzelara bidali dute.