Lander Camarero bilbotarrak What about Columbus proiektua abiatu du

Lander Camarero bilbotarrak What about Columbus proiektua abiatu du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lander-camarero-bilbotarrak-what-about-columbus-proiektua-abiatu-du/@@download/image/20108129209Lander_camarero.jpg
2012/12/13
berria
Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren Krea Adierazpen Kulturala ekimenaren bekarekin hasiko da lanean Bilboko zinema zuzendari eta gidoilaria. Munduan barrena istorioak kontatzeko dauden desberdintasunak azaldu nahi ditu Camarerok. Horretarako, hiru tokitan egingo dute grabazio bana: Euskal Herrian, Indian eta Perun. Azken batean Saint Exuperyren Printze txikia obraren istorioa film labur bihurtzeko modu bana aurkeztuko dute hiru herrialdeetako taldeek.

Euskal Herriko bertsioan Moriarti Produkzioak -'80 egunean'- taldeko Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik parte hartuko dute. Printxe txikiaren hiru bertsio bakarrik ez; Camarerok toki bakoitzean film laburra egiteko egingo duten lan guztia, urratsez urrats, jasoko du.
Camarero duela 29 urte jaio zen, Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, gidoilari eta muntatzaile egin du lan ETBn eta zenbait film laburretan.