Landareek garrasi egiten dute estresatuak sentitzen direnean

Landareek garrasi egiten dute estresatuak sentitzen direnean Eguneroko errealitate karrankaritik belarriak aldentzen badituzu, baliteke landareen estresa entzutea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/landareek-garrasi-egiten-dute-estresatuak-sentitzen-direnean/@@download/image/2019092712030827820.jpg
2019/12/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eguneroko errealitate karrankaritik belarriak aldentzen badituzu, baliteke landareen estresa entzutea.
Landareek garrasi egiten dute estresatuak sentitzen direnean

Landareen mundua mundu isiltzat genuen. Zientziak frogatu du ordea ez dela hala gure belarriak entzuteko gai ez badira ere. Batzuetan ahaztu egiten zaigu, baina landareak ere izaki biziak dira. Gurekin komunikatu ezin badute ere badituzte euren komunikatzeko moduak.

Frogatu denaren arabera landareak gai dira entzuteko (ondo zekien hori Goenkaleko Maria Luixak bai!), gogoratzeko eta baita pentsatzeko ere. Horretaz gain, landareak gai dira soinuak sortzeko ere. Azken ikerketaren arabera, landarearen inguruan aldaketak ematen badira, honek bere fenotipo alda dezake.

Hau ez da harrigarria. Badakigu ingurua etengabe aldatuz doala: argia, tenperatura, lurraren egitura eta abarren arabera. Tel Aviv Unibertsitateko ikerlari hauek landareak aldaketa baten aurrean eroso ez daudenean sortutako soinu ultrasonikoak erregistratu ditu. Aurkikuntza honek argi utzi du estresatuak dauden landareek informazioa helarazten dutela bere egoerari buruz.

Nola komunikatzen dira ordea? Aire burbuilen bidez. Landareetan dauden airezko burbuilak beren barnean lehertzen dira estres melodiak sortuaz. Natura entzutea inoiz ez da hain erreala izan eta landareekin lortutako konexio honekin nola sentitzen diren jakin dezakegu, ea zoriontsu diren edo zerbait behar duten. Finean planeta izaki ezberdinez osatua baitago eta aurkikuntza hau gure ingurukoaz ohartu, baloratu eta errespetatzeko beste pausu bat izan daiteke.