Landareak beldurrez?

Landareak beldurrez? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Bai, landareak beldurtu egiten dira batzuetan. Beste batzuetan, aldiz, urduri daude eta sukarra ere badute zenbaitetan. Harritu egiten gara, baina landareek, gizakiok edo animaliek bezalaxe, horrelako erantzunak ematen dizkiete kanpotik datozkien estimuluei. Halaxe dio, behintzat, Frantziako ikerlari talde batek. Are gehiago, landare mota batek kanpoko eraso bat somatzen duenean, hildakoarena egiten du eta hogei minutu geroago ohiko itxura berreskuratzen du.