Landareak akabatzeari uzteko 5 app

Landareak akabatzeari uzteko 5 app Etxea landarez beteko zenuke baina ez dizute astebete baino gehiago irauten? Lasai, aplikazio hauen laguntzarekin lorategi ederra osatuko duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/landareak-akatzeari-uzteko-5-app/@@download/image/Plant-Care-App.jpg
2019/09/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etxea landarez beteko zenuke baina ez dizute astebete baino gehiago irauten? Lasai, aplikazio hauen laguntzarekin lorategi ederra osatuko duzu!
Landareak akabatzeari uzteko 5 app

Etxean lorontzi hutsak pilatzen dituzunetakoa zara? Kaktusak ere hiltzen dituzu? Ez dakizu gehiegi ala gutxiegi ureztatzen dituzun? Lasai, teknologiak abantaila ugari eskaintzen ditu, eta bai, landareak zaintzen ere lagundu zaitzake. Hain zuzen, oso gomendagarria da etxean landareak izatea, batez ere hosto berdekoak, airea garbitzen laguntzen baitute... eta ez, plastikozko imitazioek ez dute balio!

Etxean urte osoa iraungo duen lorategi ederra lortu nahi baduzu, bota begiratu bat jarraian aurkezten dizkizugun app hauei:

1) Plant Care Reminder
Ureztatzeaz gogoratzea ezinezkoa bazaizu, hau da zure app-a. Landare bakoitzaren ezaugarriak gorde, eta aplikazioak esango dizu noiz den landare bakoitza ureztatzeko unea. Doakoa gainera!

2) Waterbot

Oraindik errazagoa da hau, funtzio bera betetzen du, baina oso modu sinplean. Behin ureztatua, klik egin eta app-ak atzera kontua bat jarriko du martxan hurrengo ureztatzea kalkulatzeko. Doan!

3) Garden Manager

Etxean lau landaretxo soil baino gehiago badituzu, app hau oso osatua da; ureztatzeko denborez gain, ongarriak noiz eman eta noiz kimatu ere esango dizu. Gainera, inguruko lore denden inguruko informazioa emango dizu. Doan, ordainpeko hainbat ezaugarrirekin.

4) Agrobase

Dagoeneko mina egina dagoenean, app honek landareen gaixotasunak identifikatzen lagunduko dizu. Oso erabilgarria da intsekturen baten erasoa jasan badute, adibidez. Datu base zabala du, eta sintomak deskribatzeaz gain erremedioak ere eskaintzen ditu. Doan, ordainpeko ezaugarriekin.

5) LEAFSNAP

Beharbada etxean dituzu landareen izena edota ezaugarriak ez dituzu ezagutzen; hala bada, app honekin hobeto ezagutuko dituzu! Informazio pila eskaintzen du eta doakoa da.