Landare erabat ezberdin baten barruan CBDa aurkitu dute

Landare erabat ezberdin baten barruan CBDa aurkitu dute Brasilgo zientzialariek cannabidiol osagaia, hau da, kalamu landarearen osagaietako bat CBD izenez ezagutzen dena, herrialdeko landare oso ohiko baten barruan topatu dute. Aurkikuntza honek bideak ireki ditzake substantzia ezaguna bestelako iturrietatik ekoizteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/landare-erabat-ezberdin-baten-barruan-cbda-aurkitu-dute/@@download/image/2eaa773f336a9de89825ef203008e92e_XL.jpg
2023/11/07
Brasilgo zientzialariek cannabidiol osagaia, hau da, kalamu landarearen osagaietako bat CBD izenez ezagutzen dena, herrialdeko landare oso ohiko baten barruan topatu dute. Aurkikuntza honek bideak ireki ditzake substantzia ezaguna bestelako iturrietatik ekoizteko.
Landare erabat ezberdin baten barruan CBDa aurkitu dute

Trema micrantha blume izenez ezagutzen den landare baten lore eta fruituetan cannabidiola aurkitu du zientzialari talde batek. Zuhaixka hau Brasilgo lekurik gehienetan hazten da eta sastraka moduan identifikatzen da. 

CBDa geroz eta ohikoagoa da min kronikoa, epilepsia eta antsietatea duten pertsonak tratatzeko erabiltzea. CBDa kalamu landarean aurkitzen da THCarekin batera. 

Sastraka honetan CBDa bai aurkitu dute, baina ez THCrik. Beraz, aurkikuntza bideak ireki ditu CBDa sortzeko iturri berriak eskuratzeari, hauek ez baitute oztopo legalik izango kalamu landareak izan lezakeen moduan, herrialde ugaritan debekatua baitago. 

Orain, landare honetatik eskuratutako CBDa, bestea bezain eraginkorra ote den ikertzeko lanean ari dira eta jakin dugunaren arabera ikerketa bost urte luzatuko da.