Land of the Dead ***

Land of the Dead *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/land-of-the-dead/@@download/image/55p56-2.jpg
2005/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: George A. Romero. Aktoreak: Simon Baker, Dennis Hopper, Asia Argento, John Leguizamo. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 93 minutu.
55.zenbakia
Land of the Dead   ***
Zonbien genero odoltsuan, aitapontekoa da George A. Romero zinemagilea. 1968an, Parisen estudianteak protestan oldartu ziren urte berean, The Night of the Living Dead beldurgarria errodatu zuen Romerok, eta ordutik hona, lur azpian ehortzitakoak gu erasotzeko aukeraren zain egoten dira. Land of the Dead honetan, bere betiko unibertsora itzuli da New Yorkeko zuzendaria: zerraldo itxura izan arren, bizi-bizirik dauden zonbien mundura, alegia. Zonbiak desertuan bizi dira, eta “gizaki normalak” hiri harresitu batean. Hiria, ordea, zonbien gorpua bezain usteldua dago. Zonbiak pixkanaka-pixkanaka hirira hurbiltzen ari dira, eta gizakion etorkizuna mertzenario talde baten esku dago. Egungo gizarteaz gogoeta egiten du Romerok B serieko beldurrezko film txukun honetan.