Lana by Kutxa Kultur Moda lehiaketaren III. edizioa urrian egingo dute

Diseinatzaile gazteei zuzenduriko lehiaketa da Lana by Kutxa Kultur. Aurtengo edizioko ekitaldi guztiak Donostiako San Telmo museora lekualdatu dituzte, eta urriaren 18an, 19an eta 20an, hiru eremutan banaturik, tailerrak, erakusketak eta pasarela egingo dituzte. Izan ere, ekimenaren helburuak zabaldurik, sortzaileen lana erakutsi eta promozionatzeko plataforma bilakatu nahi dute lehiaketa.
Lana by Kutxa Kultur moda lehiaketa txapelketa bat baino gehiago da. Diseinatzaile gazteentzat bere sormenen erakustoki izatetik haratago, modaren merkatura hurbiltzeko eta eragile nahiz enpresa garrantzitsuekin harremanetan jartzeko aukera ere bada.
Horretarako, hiru eguneko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta Donostiako San Telmo museoa bera ere hiru eremutan banatu dute.
Hiru eremutan
Batetik, tailerrak. Innobasquerekin lankidetzan, ehungintza-sektoreko balio-katearen fase guztietara hurbiltzeko aukera izango dute parte hartzaileek, eta enpresa ezagunetatik etorritako ordezkariek beren esperientziak, motibazioak eta zaletasunak azalduko dizkiete.
Bigarren eremua showrooma izango da. Museoaren areto kapitularrean egongo da hiru egunetan zehar, eta 20 sortzaile baino gehiagoren piezak izango dira ikusgai bertan. Edonork bisitatu ahal izango du.
Azkenik, moda desfilea egingo dute elizan urriaren 20an. Bertan parte hartzen duten diseinatzaile gazteen artean sari zoragarriak banatuko ditu Miren Arzalluz, Pedro Mansilla eta Roberto Etxeberriak osatutako epaimahaiak.
Lehen saria: 3.000 euro
Bigarren saria: Irabazleak bere uda/neguko bilduma erakutsi ahal izango du Balenciaga Museoan
Hirugarren saria: Ehungintza sektoreko euskal enpresa ezagun batekin lan egiteko aukera.
Hiru eguneko egitaraua osatzeko, Dj-ek musika jarriko dute aretoa girotzeko, eta azken egunean, urriaren 20an, The Cabriolets taldeak kontzertua eskainiko du.

Sariak

Eta gainera...