Lana

%59,2 da, Espainiako Bankuaren arabera, 2009ko lehen seihilekoan lanpostuak desegin dituzten Espainiako Estatuko enpresen ehunekoa. Txosten berean Estatuko enpresen %58,2k irabazi handiak izan dituztela jaso du. Ez dago puntako ekonomista izan beharrik ekuazioa askatzeko: enpresari askok langile gastuak murriztu dituzte irabaziei, irabazi handiei, eusteko. Batzuk dirua majo egiten jarraitzeko, besteak kale gorrian.