Lan orduetatik at nagusiaren dei eta mezuei entzungor egiteko aukera lege bihurtu liteke Australian
Australian uste baino lehen gertatu liteke. Lege berri batzuk onartzear baita herrialdea; horien artean lan orduetatik at nagusiaren justifikaziorik gabeko dei eta mezuei entzungor egiteko eskubidea.
Lege proiektua parlamentuan aurkeztuko dute datozen egunetan. Hau onartuko balitz langileak ez dira zigortuak izango mota honetako kontaktuak errefusatzeagatik eta araua hausten duten nagusiei isunak jartzeko aukera aurreikusten da.
Australiako Lan Ministroa den Tony Burke-ren arabera, australiar senatari gehienek lan-lege berri hauekiko bere babesa aitortu diote.
“Dioguna da, 24 orduz ordaintzen ez zaion pertsona hori ez dela zigortu behar, besterik gabe, eguneko 24 orduetan eskuragarri ez dagoelako” argumentatu zuen Anthony Albanese, lehen ministroak, prentsaurreko batean.