Lan munduko esklaboak

Lan munduko esklaboak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lan-munduko-esklaboak/@@download/image/11p30-1_1371120959.jpg
2001/09/07
erreportajea
Aitziber Iartza
Lan munduko esklaboak
Ekonomia ongi dabilela, irabazi itzelak direla… Askotan entzuten ditugu horrelakoak, baina ez dirudi horiek langileei dagozkien esaldiak direnik. Izan ere, langileen eta batez ere langile gazteen egoera aztertuta, ezegonkortasuna da nagusi.

Euskal Herri osoko gazteen egoera aztertuta, langabezia arazo larrienetakoa da. Egun, batez beste, langabezia tasa %22koa da eta argi dago, beraz, badirela makina bat oztopo lan merkatuan sartu ahal izateko. Are gehiago, lan merkatura iritsita ere, oihan horretan galdu eta esklabu bihurtzeko arriskua bada. Izan ere, gaur egun behin behinekotasuna erabatekoa da eta horrek ondorio nabarmenak ditu.

Datu orokorrei so eginez gero, iaz Hego Euskal Herrian egindako kontratu mugagabeak %8 izan ziren eta gainerakoak, %92, behin behinekoak. Ipar Euskal Herrian, berriz, %53 izan ziren behin behinekoak. Gazteen kasuan, datuak okerragoak dira, Hego Euskal Herrian kontratu mugagabeak %5,5 baino ez ziren izan eta. Gainera, hauetako erdia lanaldi erdikoak edo "mugagabe bereziak" dira; hots, langileari babes sozial txikiagoa ematen diotenak eta kaleratzea merketzen dutenak.

Euskal Herri osoko gazteen egoera aztertuta, langabezia arazo larrienetakoa da. Egun, batez beste, langabezia tasa %22koa da eta argi dago, beraz, badirela makina bat oztopo lan merkatuan sartu ahal izateko. Are gehiago, lan merkatura iritsita ere, oihan horretan galdu eta esklabu bihurtzeko arriskua bada. Izan ere, gaur egun behin behinekotasuna erabatekoa da eta horrek ondorio nabarmenak ditu.

Datu orokorrei so eginez gero, iaz Hego Euskal Herrian egindako kontratu mugagabeak %8 izan ziren eta gainerakoak, %92, behin behinekoak. Ipar Euskal Herrian, berriz, %53 izan ziren behin behinekoak. Gazteen kasuan, datuak okerragoak dira, Hego Euskal Herrian kontratu mugagabeak %5,5 baino ez ziren izan eta. Gainera, hauetako erdia lanaldi erdikoak edo "mugagabe bereziak" dira; hots, langileari babes sozial txikiagoa ematen diotenak eta kaleratzea merketzen dutenak.

Arazo ugari

Egun, beraz, kontratu mugagabe egoki bat lortzea loteria irabaztearen pareko bihurtzen ari dela dirudi. Ezegonkortasunak berez dituen arazoez gain, gazteen kasuan zenbaitetan ordu gehiegi lan egin beharra, esperientzia hartzeko eta hezkuntza jasotzeko aukera eza, istripu arriskua areagotzea eta soldata txikiagoa izatea dakar. Mota honetako kontratuetan, gainera, askotan iruzurra erabili ohi da, behin betiko lanpostuak betetzeko behin behineko kontratuak erabiltzen baitira. Ainhoa Etxaide LAB Gazteakeko kideak dioenez, "gertatu izan da zaharretxe batean pertsona helduak zaintzen zituen pertsona bati obra edo zerbitzua amaitu arteko kontratua ezartzea. Zerbitzu hori noiz amaituko litzatekeen aztertzen hasita, zaharren bizitza jartzen omen dute mugatzat edo batek daki. Sarri kontratu desegokiak egiten dira eta zenbaitetan baita faltsuak ere". Bestalde, askotan kontratu motzak bata bestearen atzetik kateatzen dituzte, behin behinetakotasuna betikotuz. Kontratuek zein gutxi irauten duten ikusteko datu bat nahikoa da: iaz Hego Euskal Herriko behin behineko kontratuen %75ak hiru hilabete baino gutxiago iraun zuen, eta soilik %1ak gainditu zuen urtebetea.

Babes bila

Ezegonkortasunak eragiten duen babes eza erabatekoa da, langileak kexak ideratzeko aukera gutxi baititu, zart batean kalean amaitu nahi ez badu. Honen aurrean, eta sindikatuen arabera, beste langileen babesa bilatzea izan daiteke aterabidea. npresako langileen ordezkariarengana  edota sindikatuengana jo dezakete. Izan ere, kontratu faltsuak atzemateko edo eskaerak egiteko aukera ematen dute, langilea ugazabaren aurrean bakarrik utzi gabe. Badirudi gazteak horretaz ohartu direla eta sindikatuetan gazte afiliazioak gora egin du. "Lan merkatuan gazteek zaila dute egoerari aurre egitea, eta hor sindikatuen babesa behar dute. Gazteriak lan merkatuan aktibatzeko eskubidea du, eta hori bermatu behar da. Horretarako iruzurraren salaketa iraunkorra egin eta lan duina lortzeko borrokatu behar da". Azken datuen arabera, gainera, ezegonkortasuna gazteetatik haruntzago ere iristen ari da, beste esparru batzuk hartuaz.  Ez pentsa, beraz, gazte izateari uzteagatik soilik lortuko duzuela lan merkatuko esklabutza berritik irtetea.

Kontuan hartu beharreko gomendioak


1.- Kontratua sinatu aurretik ondo irakurri, eta zalantza guztiak argitu. Askok kontratua irakurri gabe sinatzen dute, eta ondoren izugarrizko ezusteak hartzen dituzte. Behin sinatu eta gero zaila da ezer egitea. Beraz, irakurri, ez da hainbesterako eta.

2.- Kontratuaren kopia eskatu eta ondoren Gizarte Segurantzara eta lan bulegora joan eta bizitza laborala eskatu, kontratua indarrean dagoela ziurtatzeko.

3.- Kontratua hitzarmenari lotuta dagoela baieztatu.

4.- Enpresako sindikatuko ordezkariari edo sindikatuan lan baldintza egokiak ote diren galde ezazu eta gutxieneko babesa bila ezazu.

5.- Lehen nomina jasotakoan duzunean ongi dagoela eta sinatutako kontratuarekin bat datorrela baieztatu, izan ere, arlo honetan iruzur bat baino gehiago atzeman dute sindikatuek.

6.- Aparteko orduak borondatezkoak direla kontuan izan. Ugazaba batzuek beharrezko balira bezala aurkezten dituzte, baina legez ez da hala.

7.- Arrisku egoeraren bat somatzen baduzu, salatu enpresako langileen ordezkariarien aurrean edo gustuko duzun sindikatuan.

8.- Kontratua amaituta kitoa ez sinatu sindikatuarekin ongi dagoela baieztatu arte. Kitoak, finean, enpresa horrek zurekin zerikusirik ez duela adierazten du, eta horregatik, gaizki ordaindu badizute eta kitoa sinatu baduzu, oso zaila izaten da akatsa konpontzea.

9.- Ez jarri dirurik lanpostua lortzeko, langilea jarritako dirurik gabe geratu ohi baita askotan.

ABLE-en kontrako borroka


Aldi Baterako Lan Enpresak izugarri ugaldu dira azken urteetan, eta behin baino gehiagotan salatu izan da langilearentzat baldintza kaskarrak dakartzatela. Hala ere, kontratazioak egiteko izugarri erabiltzen dira; kontratazioen %25 inguru ABLEen bidez egiten da egun, eta horien artean kontrataturiko gehienak gazteak dira. Ainhoa Etxaide LAB Gazteak-eko kideak esan digunez, "egoera estrukturala bilakatzen ari da".

ABLE-ek kontrako mugimenduak eragin dituzte eta baita Euskal Herri osoan zabalik dauden enpresa hauen kontrako kanpainak ere. Informazio banaketa eta manifestazio eta bestelako mobilizazio ugari egin dira ABLEn kontra, baita sabotaia ekintzak ere. Ondorioz, ABLE batzuek egoitza aldatu edo itxi egin behar izan dute. Dena dela, enpresa hauen bidezko kontratazioa oraino ez da jaitsi.